Skip to main content

Posts

Showing posts from September, 2020
DESKONEXIOA Proposamen honen bitartez, eremu honek jasan izan dituen giza interbentzioez libratu nahi dugu, horrela, eremuak bere forma organikoki har dezan denboran zehar.  Prozesu honen helburua inguruari aldatzen laguntzea da, aldaketak betiere inguruko kondizio fisikoek emango dituzte (klima, berdegunea, itsasoa, erreka, sedimentazioa) eta gidoi baten bitartez, eremuan denboran zehar aktuazioek prozesu fisiko horiek azkartuko ditu. Ez da planteatzen dagoen guztia kentzea, baizik eta hauek moldatzera behartuko dituen egoera bat sortzea. Honen ondorioz, ezinbestean inguruko aktibitateak lekuaren kondizioetara itsasiko dira. Proposamen honek ez du amaierarik, inguruko kondizioek ez baitute eremua forma jakin batera mugatuko. Bestalde proposamenak azkeneko helburu bat ez du izango, esan bezala aldaketak ematen diren bitartean egoera berriak, behar berriak eta izaera berriak sortuko baitira.